Digitalizazio Arduratsua: ahalduntze digitala
Ikas-egoera
Digitalizazio Arduratsua, gazteenen kontzientzia digitala pizteko helburua duen proiektua da. Ikasmaterial honen bidez, belaunaldi berriek teknologia eta mundu digitalean egiten duten erabileraren inguruko kontzientzia sortu nahi da. Unitateetan zehan landutako gaiak eta hausnarketan, potfolio batean biltzea proposatzen da eta, horretarako hemengo materiala baliatu daiteke.
Biltegi edo bilduma huts izatetik harago, portfolioa ebaluazio tresna konplexua da, bere baitan jasotzen baitu ikaskuntza prozesu osoa. Saio bakoitzean hainbat ebidentzia portfoliora eramateko proposamena egin dugu. Gainerako guztiarekin bezala, irakaslearen beharren arabera, malgutasun osoz erabili daiteke proposamena. Formatu aldetik, askotarikoa izan daiteke, baina iradokizuna da eXeLearning bidez egitea.
DBH 3
DBH 4
Matematika
Natur zientziak
Teknologia
Euskara eta literatura
Geografia eta historia
Hezkuntza plastikoa