Honi buruz
APIKA STEAM Laborategia Iametzak sustatutako proiektu bat da, Euskal Herriko ikasleen artean gaitasun zientifiko-teknologikoen inguruko interesa piztea helburu duena.
Egitasmo honen bidez, honako gaitasunak eta ezaugarriak landu nahi ditugu:
Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics
STEAM siglek bost jakintza alorreri egiten diete aipamen: Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) eta belaunaldi berriak arlo zientifiko-teknologikoetan prestatzeko ahalegina dago formulazio horren atzean.
Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren diru-laguntzari esker eraman dugu aurrera. Lehen egitasmo pilotua Arizmendi ikastolarekin elkarlanean egin dugu. Baina Iametzaren helburua Euskal Herriko eskolatan esperientzia honen antzekoak martxan jartzea da.
Horretarako, egitasmo honen baitan sortzen goazen material guztia modu librean sareratzen joango gara, CC BY-SA (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu_ES) lizentziapean, nahi duenak kontsultatu eta erabili dezan.
Bestalde, Iametzak hala nahi duten formazio zentroei eta profesionalei bere zerbitzuak eskaintzen dizkio.
Materialaren sorkuntza
Beharrezko edukiak eta materiala sortuko dugu ikastetxearen beharrari eta egitasmo zehatzei lotuta (unitate didaktikoak, bideo tutorialak...).
Aholkularitza
Ikastetxean zer proiektu gauzatu daitezkeen ikusiko dugu, ikastetxearekin elkarlanean eta egitasmo zehatza diseinatuko dugu
Formazioa eta laguntza tekinkoa
Irakasleei formakuntza eskainiko zaie eta proiektuak iraun bitartean prozesu osoan zehar laguntza teknikoa esakiniko dugu.