Digitalizazio arduratsua
Digitalizazio Arduratsua gazteenen kontzientzia digitala pizteko helburua duen proiektua da. Ikasmaterial honen bidez, belaunaldi berriek teknologia eta mundu digitalean egiten duten erabileraren inguruko kontzientzia sortu nahi da. Gazteek egunerokotasunean oso presente dute teknologia, sare sozialak, ikus-entzunezko edukiak eta horien erabilera kontzientea eta arduratsua egitea beharrezkoa da. Horregatik, ondorengo lanketan, teknologia burujabetza eta digitalizazio arduratsuaren inguruan hausnartu, ikasi eta ondorioztatzeko ariketak proposatzen dira.
Sekuentzia didaktiko honetan DBH 1. eta DBH 2. mailan erabiltzeko baliabide didaktikoak aurkezten dira.
6 bloketan antolatu dira. Bloke bakoitzean 55 minutuko 3 saio daude. Saio bakoitzak 5 atal ditu:
- Hasiera bateko hausnarketa edo gaiarekiko lehen hurbilketa (1)
- Lanketa (2-3-4)
- Ondorioak: metakogniziorako proposamena (5)
- Sarrera (PDF)
- Ingurune digitalean libre eta era arduratsuan aritzen gara (PDF)
- Badakizu nora doazen gure datuak (PDF)
- Alternatibak (PDF)
- Zenbat kutsatzen dugu mundu digitalean (PDF)
- Teknologia eta hizkuntza gutxituak (PDF)
- Mundu digitala ez dago indarkeriaz salbu