Pentsaera konputazionala barneratzen, lehorreko ekosistema iraunkorren bidez

Pentsaera konputazionala barneratzen, lehorreko ekosistema iraunkorren bidez
Ikas-egoera

Unitate honetan ikasleek programatzen ikasteko oinarriak modu egokian eskuratzea bilatzen da. Horretarako ordea, unitate didaktikoari testuinguru bat eman diogu, Garapen jasangarria eta iraunkorra, hain zuzen ere.

Unitatearen hasieran Garapen Jasangarrirako Helburuak aipatzen dira eta zehazki lanketa hau, helburu horien artean, 15. helburuarekin lotzen da, Lurreko ekosistemen erabilera iraunkorra babestea eta sustatzea hain zuzen ere: basoak modu jasangarrian kudeatzea, desertifikazioari aurre egitea, lurraren degradazioa gelditzea eta iraultzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. Arazo orokor bat planteatzen da: Gaur egun biodibertsitate arazoak gero eta larriagoak bihurtzen ari dira. Planetaren eremu asko arazo hauek era larrian pairatzen hasi dira, eta, abiadura honetan jarraituz gero, urte gutxi batzuetan munduko azalera osoak pairatuko ditu arazo larri horiek.

Deskargatu unitate didaktikoa

DBH 1 DBH 2 Natur zientziak Teknologia