Elikadura osasuntsua eskolan
Ikas-egoera
Gida honen helburua ikasleekin elikadura osasuntsuaren inguruan lanketa praktikoa egitea da. Praktika horretatik abiatuta, ikasleak dieta osasungarria egitearen garrantziaz kontzientziatzea da helburua. Izan ere, gure dietetan hartzen dugun azukre kantitatea altuegia izateaz gain, gehienetan ez dugu kontuan hartzen jaten duguna osasuntsua den edo ez.
Ikasleek jolas-orduan elikagai prozesatu eta azukredun asko jaten dituzte. Osasuntsu jatea dibertigarria eta goxoa izan daiteke, eta hori erakustea da lan honen gakoetako bat.
Gida honen bidez proposatzen dugun lanketaren helburua da gogoeta, baita jardun egokia ere, sustatzea.
Elikaduraren inguruko unitate didaktikoa
DBH 1
DBH 2
Natur zientziak